XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik ere jaio berria izan nahi nuen, haren iturritik edateko.

- Ama?

- Bai, maitea?

- Eta nik ezin dut?

- Zer?

- Nik ere edan nahi dut esnea.

- Ezin duzu.

- Zergatik?

- Ez dagoelako biontzat nahikoa.

- Probatu bakarrik.

- Zu mutil handia zara eta mutil handiek ez dute bularreko esnerik edaten, maitea.

Beti berdin.

Zerbait egin ezin nuenean mutil handia zara esaten zidaten, kontsolatu nahian edo.

Bistarekin kontsolatu behar.

Eta egunero, amak bularra atera eta anaia txikiari jaten ematen zionean, han izaten nintzen ni.

Begira-begira.

Esne tantoren bat erortzen bazen, garbitu egiten nion amari bularra.

Bular bateko esnea amaitu eta bigarrena eman behar zionean, han izaten nintzen ni, laguntzeko prest.

Eta behin edo behin, gaueko ordu txikietan anaia txikia esnatu eta garrasika hasten zenean gosez, ezkutuan jaiki eta ate ondoan geratzen nintzen, orduan ere amak anaia txikiari bularra nola ematen zion begira.

Nire barruan kilimak sentitzen nituen.

Sentsazio polita.

Gustagarria. Eta anaia txikia etxera ekarri izanak abantailak ere bazituela konturatu nintzen.

Ez nuen anaia hura sekula hazterik nahi.

Amak bularra nola ematen zion ikusten pasa nahi nuen bizitza osoa.